Araudia betetzen ez duten txakur-jabeak zigortzen hasiko dira astelehenean udaltzainak

Jon Berezibar 2015ko urr. 21a, 09:14
Aradudiaren gaineko kartela Arrasateko kale baten.

Arauak haustea txakur-jabeei "garesti irtengo" zaiela ohartarazten du Oscar Garcia zinegotziak, 30 eta 1.500 euro arteko isunekin. Gune publikoetan aske darabiltzaten ala gorotzak jasotzen ez dituzten txakurren jabeak zigortuko dituzte udaltzainek. Garcia zinegotziarentzat, "herritarren bizikidetzaren oinarrizko arauak" betearaztea da helburua.

Neurriak ezarri eta txakurren kontrola areagotzeko kanpaina abiatu du Udalak, diotenez, herritarren kexa ugari egon baita txakur asko ei dabilelako aske eta kaleetan gorotz ugari dagoelako. Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoen saileltik irail bukaeran kontzientzazio kanpaina bati ekin zioten eta orain, astelehenetik aurrera, kontrol neurriak areagotuko dituzte, zinegotziak "problematika serio" bezala hartzen duen gai honen aurrean. 

Espazio publikoetan abereek uneoro lotuta joan behar dutela gogorarazten zaie herritarrei eta hala gune publikoak zein gune berdeak gorotzetatik garbi mantendu behar direla; "osasunarentzat kaltegarria delako, irudi txarra eman eta gainerako herritarrengan ondoeza eragiten duelako". Udal ordenantzan jasotzen denez eta arau-haustearen arabera, 30 eta 1.500 euro arteko zigorrak egongo dira baina Oscar Garcia argitzen du ez dela "diru bilketa grinaz egiten" baizik eta herritarrek arduratsu jokatzeko. Abisua ere egiten du azkenik Garciak, zehaztuz arriskutsuak litezkeen txakurrak lotuta eta muturrekoarekin eraman beharraz gain, erregistratuta egon eta lizentzia behar dutela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak