Arrasateko ordezkaritzak Musikeneko arkitekto Aitor Gurtubairekin –Gaz Arquitectos enpresakoa– elkartu ziren eta musika ikastegi batek kontutan hartu behar dituen gai tekniko ezberdinez aritu ziren: aspektu akustikoak, materialak, isolamendua... Helburua, Aprendices eraikina musika eskola bilakatzeko bidean aurrerapausoak ematea.