Konpostaje ikastaroa antolatu du Arrasateko Udalak

Eneko Azkarate 2016ko urt. 20a, 15:04

Ikastaroa Kulturateko Loramendi gelan izango da, urtarrilaren 26an, 18:00etan euskaraz eta 19:00retan gaztelaniaz.

Etxeetan sortzen den materia organikoa konpostatzea sustatzen dabil Arrasateko Udala azken urte hauetan. Ekintza honekin hondakinen sorreran prebentzioa eta murrizketa lortuko da.

Arrasaten, gaur egun, 650 familia inguruk egiten dute konposta. Auzokonpostaje modalitatean 203 familiak parte hartzen dute, eta autokonpostajea beste 450 etxetan egiten da (baserri, ortu, lorategi…).

Sei auzokonpostaje gune daude udalerrian: Nafarroa etorbidean, Laubide plazan, Uribe auzoan, Musakolan, Monterronen eta Gorostizan. Modalitate honetan parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza da inguruko auzoetan bizitzea. Eta autokonpostajea egiteko berriz, ortua edo lorategia eduki behar da, konpostagailuak lurrarren gainean jarri behar baitira.

Auzokonpostajean parte hartzeko edo konpostagailua lortzeko, derrigorrezkoa da ikastaroa egitea, non irakatziko den konposta nola egin eta bere prozesua.

Ikastaroan parte hartzeko orri honetan izena eman behar da. Informazio gehiago jasotzeko jarri kontaktuan ingurumen sailarekin:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak