Fiskaltzak proposatuta, adostasun batera heldu dira: "Espetxeratuak ez izateko, onartu behar izan ditugu inputatzen zizkiguten karguak, Batasunarendako lan egitea bereziki. Lan hori egitea legez kontrakoa dela onartu behar izan dugu eta gure konpromisoa hartu dugu gerora begira indarkeriatik aldentzeko".
Neurri hori hartu izana "berritzailea" dela uste du Galparsorok: "Orain arte ez da halako aukerarik egon. Fiskaltzak bakarrik ez, akusazio partikularrek ere onartu egin dute proposamena. Horregatik, espero dugu gaurkoa etorkizunerako aurrekari bat izatea, ildo berri bat izatea denok kalean egon ahal izateko".