Egitasmo berri honek izen propioa dauka: Kulturola. Aspaldiko Zerrajerako lantegia etorkizunean kulturaren lantegia bilakatu nahi da.
Asmo horren garapenean, Udalak jakinarazi du Bagara Elkartea izango dela dinamizatzaile lanetan. Izan ere, “Bagara eskarmentu handiko eragilea da bailaran eta bere esperentzia eta ezagupenak oso lagungarri izango dira, Arrasateko Udala eta Kultur eragile ezberdinekin elkarlanean, Erlojuaren eraikin berriak nolakoa izan behar duen definitzeko irekiko den prozesuan”, esan du Udalak.
Horrela, datorren egunotan, Bagarako kideak hainbat talderekin kontaktuan jarriko dira, prozesua martxan jartzeko.
Udalarentzat, “Zerrajerako Erlojuaren eta Aprendices Eraikinean Kultur Gunea sortzea proiektu estrategikoa da eta SPRIrekin eta Eusko Jaurlaritzarekin bide administratibo egokiak aurkitu dituzte proiektu hau gauzatu dadin”.
Honako hauek dira eragileak:
- Izaskun Murgia elkarte lirikoa
- Erraldoi eta kilikien konpartsa
- Trikitrixa eskola
- Lore Gazteak dantza taldea
- Txikitxu Arrostaitz dantza taldea
- Doke antzerki taldea
- Udalaxpe txistulari elkartea
- Arrasateko Gaiteroak
- Santamas komisiñua
- Bertso eskola
- Ttakun txalaparta taldea
- Portaloi elkartea
- Zaldibarko futbito txapelketa
- SUDC
- Arrasate Margo Taldea
- Sanbamaña
- Loixe Zeramika taldea
- Euskaltegia