Oraindik arrazoi ezezagunengatik, kolore berdearekin agertu da gaur goizean Aramaio erreka, Arrasateko Maala kaleko biribilgune inguruan. Anuska Ezkurra zinegotziak azaldu duenez, halako kasuetarako protokoloa martxan da dagoeneko: Eusko Jaurlaritzako Ur Agentziari jakinarazi zaio egoera eta ahalik eta azkarren ekingo diote irtenbideari. Ura analizatzeke badago ere, isurketa baten susmoa du Udalak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.