Arrasateko Udalak herriko jolas parkeak estaltzea gura ditu umeek eguraldi txarrarekin ere non jolastu izan dezaten. Gorostizakoa izan da lehena eta prozesu parte-hartzaile baten bidez aukeratu da nola estaliko den; arrasatearrek sei ereduren artean aukeratu behar izan dute estalki mota, Erguingo Herri Eskolan, BAZen zein Udalaren webgunean botoa emanda. 250 arrasatearrek eman dute botoa eta Zuhaitzak proiektua izan da bozkatuena, 130 botorekin.
Partaidetzarekin "oso pozik"
Udala "oso pozik" dago erantzunarekin: "Parte-hartze prozesu ezberdinen bidez, arrasatearrak herri proiektu eta eginkizunetan erabakitzeko ahalmen handiago izatea ahalbideratu nahi dugu. Arrasatearrendako eta udalerriarendako onuragarriak izango diren proiektuak herritarrekin batera gauzatu nahi ditugu, elkarrekin, gure herria eraikitzeko", gaineratu du Maria Ubarretxena alkateak.