Udalak borroka feministarekin duen "konpromisoa" berretsi du adierazpen instituzional baten bidez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko aza. 26a, 10:04

Indarkeria matxistaren aurkako eguna dela-eta, adierazpen instituzionala atera du Arrasateko Udalak. Adierazpenean jasotzen diren konpromisoen artean daude, besteak beste, biolentzia matxistei aurre egiteko emergentziazko plan iraunkorra berritzearena: "Borroka feministarekin dugun konpromisoa berresten dugu, emakumeenganako eta gainerako senitartekoenganako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzeko tresna gisa". 

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO EGUNEKO ERAKUNDE- ADIERAZPENA:

1.- Arrasateko Udalak bere egiten du, Emakumeen Mundu Martxaren mugimenduak proposatuta, urriaren 13an osoko bilkuran onartutako indarkeria matxistari aurre egiteko ebazpen-proposamena.

2.- Arrasateko udalak erakunde guztiei eskatzen diete gizarte-, politika- eta erakunde- akordio bat bideratu eta sustatu dezaten genero-indarkeriaren aurka, gizarte seguru eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabea eraikitzako, eta halaber eskatzen diete biktimei eta haien ardurapean dauden mendetasuneko pertsonei bideratutako aurrekontu-sailak berritu eta hornitu ditzaten nahikotasunez eta eraginkortasunez.

3.- Era berean, Arrasateko Udalak eskatzen du genero-indarkeriako epaitegi espezializatuetan abian jartzeko laguntza judizial pertsonalizatua, genero-indarkeriarren biktima diren emakumeek informazioa eskuratzeko ibilbide judizialean aukeran duten bide eta prozedura seguruenari buruz, salaketa aurkezten dutenetik prozesuaren bukaerara arte, eta baita ere esku hartzeko berariazko protokoloak ezartzeko, genero-indarkeria dela-eta jarritako salaketa kendu duten emakumeei arreta integrala emateko

4.- Arrasateko Udalak zuzenean dei egiten die hezkuntza eragileei, berdintasunari, heziketa afektibo-sexualari eta genero-indarkeriaren prebentzioari buruzko berariazko prestakuntza sar dezaten curriculumean, heziketa-etapa guztietan, errespetua elkarbizitza nagusi izango diren etorkizuneko gizartearen oinarriak ezartzeko.

5.- Era berean, Arrasateko Udalak Gipuzkoako foru aldundiari eskatzen diote egiten ari den emakumeen aurkako indarkeria matxista saihesteko plan integralean sartzeko berariazko atal bat, indarkeria horren biktima diren adingabeen kaltea prebenitu, babestu eta zuzentzeko.

6.- Arrasateko Udalak eskatzen du 2004ko legearen prebentzio-, prozesu-, zigor- eta babes-xedapenak zabaltzeko, dagozkion egokitzapenak eginez legeak barne har ditzan emakumearen aurkako indar mota guztiak, CEDAWren 19. Gomendio Orokorrak eta emakumearen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako prebentzioari eta borrokari buruzko Europako Kontseiluaren itunak (Istanbuleko Ituna, Espainiak berretsia) agindutakoari jarraikiz.

7.- Arrasateko Udalak Emakunderi eskatzen dio talde feministekin, emakumeen taldeekin eta organismo adituekin elkarlanean, osoko ikuspegia izango duen analisi bat egin dezala emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egungo politikei buruz. Halaber, neurri egokiak proposatu ditzala erantzuteko bai analisi horretan antzemandako beharrei, bai indarrean dauden arau eta erabakien ebaluazioan identifikatutako hobetzeko alorrei.

8.- Era berean, Arrasateko Udalak erakunde eskudunei eskatzen die gizarte-zerbitzuen aurretiazko balorazioaren arabera indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei berehala etxebizitza-alternatiba bat bermatzeko neurriak garatzen jarraitzeko.

9.- Arrasateko Udaletik, borroka feministarekin daukagun konpromisoa berresten dugu, emakumeenganako eta gainerako senitarteenganako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzeko tresna gisa.

10.- Arrasateko Udalak azaroaren 25erako mugimendu feministak deitu dituen mobilizazioekin bat egiten dute eta bertan parte hartzeko dei egiten diote herritar guztiei.

11.- Arrasateko Udalak, talde feminista eta emakume taldeekin elkarlanean, hiriari lotutako biolentzia matxistei aurre egiteko emergentziazko plan iraunkorra abian jarriko du (berriztu), horretarako behar diren bitarteko tekniko zein ekonomikoak aktibatuko dituelarik

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak