Arrasate da '.eus' domeinudun webgune gehien dituen herria

Jon Berezibar 2015eko azaroaren 24a

Erregistro kopuru handiena du Arrasatek hiriburuen ostean, 105 webgunerekin. Gainerako udalerrietan baino askoz ere altuagoa da kopurua Arrasaten.

Zerrenda osatu eta, herrika, .eus domeinuen erregistroen zenbaketa egin du Fundazioak. Hiri nagusien ostean, Arrasate da euskal domeinuaren erregistro kopururik handiena duen udalerria, 105 webgunerekin. Donostiak, lehena, 793 ditu, Bilbok 566 eta Gasteizek 376. Ostean dator Arrasate eta nabarmen aurrea hartuta inguruko neurri antzerako herriei, gainera. Adibidez, Durangon 53 gune daude eta Eibarren 55.

Debagoieneko gainerako herriei dagokienez, Bergaran 19 webgune daude domeinu horrekin, Oñatin 16, Aretxabaletan 9, Eskoriatzan 8, Elgetan 7, Aramaion 2 eta Antzuolan 2.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak