"Mutikotan baserrira joaten ginen, Mazpelara, eta bertan zegoen elizaren arkupeak aprobetxatuz, ormaren kontra ibiltzen ginen anaiok eta hurbiltzen ziren guztiak. Garai hartan ez zegoen beste gauzarik".
Kontatzen du zela Gurea frontoia bete egiten zen, aste egunak izan arren ere, Arriaranen eta Mondragonesen arteko entrenamenduak ikusteko, argazkiak erakusten duen moduan.
Hemezortzi urterekin sinatu zuen Arriaranek lehen kontratua, Bergaran sinatu ere. "Urte guztian 30 partidu jokatzearen truke hamabost duro (75 pezeta) kobratuko nituen partidu bakoitzeko. Hori bai, bidaia nork berak ordaindu behar zuen eta Gasteizera joan etorria 4´90 pezeta izaten zen".
32 urte zituenera arte jarraitu ahal izan zuen pilotako ibilbide profesionalarekin. Eskuan minak jota, utzi egin behar izan zion kirolari profesional izateari Arriaranek.
Kontakizuna osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogean klika daiteke.