Izan ere, otsailean zendu zen Joxe Arriaran, Arrasateko pilotari nabarmenetakoa. Felixen ibilbide profesionala ez zen anaiarena bezain oparoa izan, osasun arrazoiak tarteko pilota profesionala alboratu egin behar izan zuelako, baina Arrasateko pilotaren urrezko urteetako ordezkarietako bat izan zen, Arriaran anaiekin batera Eugenio Bolinagak edota Santi Etxebarria Zurdo de Mondragón-ek partekatu zutena. Goian bego.