11 idazlek idatzitako zortzi testu biltzen ditu liburuak. Atzo, Kulturaten, Julia Monge arrasatearra eta Izaskun Orbegozo, kriminologoa aritu ziren hizlari. Mongek azaldu duenez, aurkezpen horretan "espetxeen gaia Arrasatera ekarri" nahi izan zuten.
Hala, garai desberdinetan emakumeek euskal espetxeetan izandako bizipenak eta bertan jasotako hezkuntza aztertu zuten, Saturrarango kartzelari atentzio berezia eskainiz. Hain zuzen ere, espetxe horretan izandako emakume baten testigantzaren bideoa ere jarri zuten ikusgai. Mongek berak aipatu du "oso ondo" atera zela aurkezpena.
Liburua eskuratzeko tokiak
Aurkezpenera bertaratutakoek liburuaren ale bat erosteko aukera izan zuten. Txukunen eta Eroskiko kioskoan ere eskuragarri dago liburua, 15 euroren truke.