Bilera horietan, Eskura txostena aurkeztearekin batera, hiru galdera nagusi planteatu zizkieten bertaratutakoei: Nola ikusten duzu Gure Esku Dagoren jarduera eta antolamendua? Zer egin beharko genuke Arrasaten Gure Esku Dagoren helburuak gauzatzeko? Nolakoa izan beharko litzateke finantziazioa? Antolatzaileen arabera, bilera horietara espero zutena baino jende gutxiago hurbildu arren, ekarpen "oso interesgarriak" jaso dituzte.
Internet bidez parte hartzea
Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikaren hurrengo erronka herri galdeketak izango dira, egutegi bateratu bati jarraiki. Galdera tokiko taldeak erabakiko du prozesu kolektibo baten baitan. Hala, 2018ra bitartean "ahalik eta galdeketa gehien" egitea nahi dute, "plangintza orokor baten" oinarrituta: "Herritarrak aktibatu eta beharrezko baldintzak sortzeko lan egingo dugu". Galdeketa horri begira, Debagoieneko lantaldeak bilera egingo du azaroaren 2an.