Feminismoa eta euskara bidaide
Zapalkuntza hirukoitzaz jabetzea ez da kontu berria feministentzat: feminismo beltzek edo postkolonialek, esaterako, klase eta sexugenero azpiratzeei arraza-jatorriaren araberakoa eransten zaiela utzi dute agerian. Euskal Herriko hainbat feminista jada 70eko hamarkadan ohartu ziren hortaz, hau da, botere harremanen sare konplexuan klase, nazio eta sexu-generoaren araberakoak bat egiten zuela eurengan.
Hain justu, gurean nazio edo herri gisako zapalkuntzarako eremu pribilejiatua izan da hizkuntzarena, euskararena –zapalkuntzarakoa bezala, erresistentziarakoa-. Gainera, azpiratze estrategiak antzekoak dira sexu-generoari dagokionez eta euskal hiztun gisako menderatzeari dagokionean. Horrenbestez, feminismoak landutako jabekuntza, boteretze eta aurre egiteko bideetatik badu zer ikasia euskalgintzak, eta euskaren borroka feminismoa eremu berrietara iristeko bide izan daiteke. Ebakidura baino elkargune da bien arteko harremana: askatzeak gorpuzteko bide.