Auzotarren beharrak lehen pertsonan identifikatzeko, bisitak abiatu ditu Oscar Garciak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko urriaren 26a

PSE-EEko zinegotzi Oscar Garcia udaletxean, irailean ateratako argazkian.

Prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Obrak, Zerbitzuak, Mantenua eta Auzoak batzordeko buru Oscar Garciak bisita plan bat abiatu du Arrasateko auzo ezberdinetan dauden beharrak zeintzuk diren jakiteko: "Kalean egon nahi dugu, herritarrengandik gertu, euren eskaerei, iradokizunei, beharrei eta kezkei erantzun bat emateko. Arazoak lehen pertsonan ezagututa izango gara gai arazoei irtenbide bat emateko edo, behintzat, aztertu eta erantzun bat emateko". PSE-EEko zinegotziak bisitatu duen lehen gunea Santa Barbara izan da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak