Arrasateko errekak dauka izena lehiaketak eta, bi kategoriatan (18 urtetik beherakoak eta gorakoak), urriaren 31ra arte aurkez daitezke lanak; bi gehienez, parte-hartzaileko. Lanak bidali behar dira argazkiak@arrasate.eus helbidera izenburua, izen-abizenak, adina eta telefono zenbakia idatzita.
Lehiaketaz gain, ohiko irteera eta jarduerak antolatu dira:
- Urriak 27, martitzena: Ibai-arroa, ibaia baino gehiago berbaldia. Iñaki Antiguedadekin, 19:00etan Kulturaten.
- Urriak 31, zapatua: Ibilaldia Aramaio erraka arroan lur azpitik. Muxibarretik Maalako biribilgunera joango dira, estalpean den ubidetik. Espezie inbaditzaileen problematika aztertuko dute ibilaldi honetan.
Azkenik, azaroak 1ean erreka garbiketa saioa egingo da. 09:30ean Laubide plazatik irtenhgo dira partaideak.
Jardueretarako izenematea zabalik egongo da urriaren 28ra arte (jo hona: agenda21@arrasate.eus, BAZ bulegora ala 943 25 20 09).