09:00etan Arbolapetatik abiatuko da lantaldea baselizarantz. 10:00etan hasiko dira lanak San Balerion. Bertako 400 zuhaitz landatuko dituzte, eta ibilbidea kolorez apaindu eta garbitu egingo dute. Saguzarrendako eta txoriendako habiak jarriko dituzte, baita anfibioendako putzu bat. 11:00etan Seber Altube plazan gora egingo dute, Emakumeen Mundu Martxako kalejirarekin doazenak auzolaneko taldearekin elkar daitezen. Hamaiketakoan, lantaldeak Emakumeen Mundu Martxarekin bat egingo du, eta, 12:30ean, Gure gorputzak, gure lurraldeak, martxan jarraituko dugu denak aske izan arte lelopean hamahiru lezka landatuko dituzte ur-putzuan.