Aspaldiko ohitura bat berreskuratzeko asmoz, hirugarren urtez antolatu du Zuztarrak Errotuz taldeak Udalarekin eta beste hainbat elkarterekin auzolanean Goikobaluko Erromerixie. Izan ere, antzina iraileko hirugarren zapatuan hainbat arrasatear Santa Barbara parkeko Goikobalu zelaira igotzen ziren erromeria ospatzera eta modu horretan egingo dute bihar ere.
Lehen euria eginez gero astebetez atzeratzen zen ospakizuna baina aurten Arizmendi Ikastolaren kiroldegia erabili ahalko dute erromeriaz gozatzeko: "Ez da berdina izango, baina behintzat ospatu ahal izango dugu", adierazi du Zuztarrak Errotuz taldeko kide Xabier Zubizarretak.
Aisialdi gune moduan berreskuratu
Bestalde, Santa Barbarako parkea eta Goikobaluko zelaia herritarren bilgune gisa berreskuratu nahi dute biharko erromeriaren antolatzaileek; Arrasateren erdigunean egonda ere, erabilera gutxi ematen zaiola uste dute.
Jarraian, biharko egitaraua:

ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.