Mozioaren testua:
Arrasateko Udalbatzarrak Tokiko Gobernu Batzordeari eskatzen dio:
1. Arrasate errefuxiatuen babeserako herri izendatzea eta beharra duten pertsona hauen harrera ahalbidetzea, horretarako ondorengo neurriak martxan jarriz:
- Lantalde baten osaketa, arlo honetan lan egiten duten (errefuxiatuak) pertsona eta erakundeekin koordinatuz (CEAR, Gurutze Gorria...)
- Egoera honetan dauden pertsonentzako harrera-etxebizitzak gaitzea, lehentasunez, horretarako egokituriko udal eraikuntzak edo bestela Kutxabank eta antzeko finantza-erakundeen jabetzakoak erabiliz.
- Estatuko Gobernuari Europatik arlo honetan jasotzen dituen errekurtsoak hiri eta herrietara zuzentzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundi eta eskumenak dituzten beste erakundeekin lan egin xedapen ekonomiko bat ezartzeko, konfliktoan dabiltzan herrialdeetan lan egiten duten erakundeak hornitzeko.
2. Europar Batasun eta bertako kide diren estatuei hurrengo neurriak onar ditzaten exijitzea
- Migrazio eta harrera politika berri bat garatzea pertsonak eta giza eskubideak lehentasun bezala ezarriz.
- Salbamendu eta erreskate plan eraginkor bat martxan jartzea beharrezko baliabide eta hornidurekin, Mediterraneo itsasoan gertatzen hari diren heriotzak behin betiko eragozteko.
- Legediak berraztertu, neurri eta baliabide eraginkorrak ahalbideratuz errefuxiatuen harrera eskubideak ziurtatzeko.
JUSTIFIKAZIOA
Europa azken 50 urtetako giza-krisi larriena jasaten ari da. Beraien jaioterriko konfliktoen ondorioz, milaka pertsonak ahaleginak egiten dituzte kontinente zaharrera heltzeko Mediterraneo itsasoa baldintza larrietan igaroz. Pertsona hauen %43aren jatorria Siria da, 4 urte luzeko konfliktotik ihesi.
Gatazka honen dimentsioak jasangaitzak dira, badira iada 190.000 heriotz eta 11,6 milioi lagunek beraien etxeetatik alde egin behar izan dute. Azken hauetako 4 milioi aberritik irten dira jadanik. Beste alde batetik, errefuxiatuen %12a Afganistandik dator, 2001etik gatazka eta arazo ugari jasandako herrialdea. Adibidez, 2014ko lehen 6 hilabeteetan 5.000 biktima baino gehiago egon zen.
Horretaz gain, lege mailako baliabide eta segurtasun ezak errefuxiatu hauen harrera eskubideak egoera larrian uzten ditu, bidaia latz eta arriskutsuak egitera beharturik etorkizun duin baten itxaroan. Birkokatze programak ez dira errealistak egun existitzen diren errefuxiatu kopuruarekin eta burokrazia aldetik ez daukate inolako babesik bidaia hauetan gutxiengo segurtasun bat izateko.
Hiri eta herriak arazo hau konpontzeko agente aktiboak izan behar dira, gizarte bezala erantzukizuna asumituz tragedia honetan. Horregatik, Bartzelona eta Madrilen aurkeztu diren proposamenen antzera, Arrasatek errefuxiatuen babeserako herri eta hiri sarean ere parte hartu behar du, helburu hau bete ahal izateko baliabideak mahai gainean jarriz beharrean dauden pertsona hauei harrera emanez, Europaren ardura den egoera larri honen konponketarako bidea eraikitzen lagunduz.