Zama-proba egin dute Zalduspeko zubian

Leire Kortabarria 2015eko abuztuaren 28a

Zubia garbitzen, zama-proba egin eta gero.

Zalduspeko zubian (Debagoieneko Ospitale parean) zama-proba bukatu berri dute. Zubia berritzeko lanen barruan izan da. Eguenean bukatu zuten proba hori eta egubakoitzean arrastoak garbitzen ziharduten langileek.

Lotura batzuk errematatzea bakarrik geratzen zen egubakoitzean eta horretan zebiltzan langileak.

Zenbait egun behar izan dira zama-proba egiteko. Hain zuzen, bidoi handiz estali zuten plataforma, zubiak pisu handia har zezakeela egiaztatzeko.

Luzapen bat baino gehiago onartu ondoren, iraila da zubia berriz irekitzeko dagoen data. Urtarrilean hasi ziren eraberritzeko eta hobetzeko lanak, eta orduz geroztik dago itxita. Irrist egitea galarazten duten hormigoizko harlauza berriak izango ditu.

Erlazionatuak

Irailean irekiko dute Zalduspe-Osinaga zubia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015 uzt 20 Arrasate