Udalak hiru aldiz obra amaitzeko epea luzatzea onartu zuen: maiatzaren 8an lehena, maiatzaren 29an eta hirugarrena uztailaren 10ean. Epeak luzatzeko arrazoiak ezberdinak izan dira: "Eguraldi eskasak obran sortutako eragozpenak, obran oraindik zenbait elementu egitearen falta eta batez ere, material horniketan eta pasabidearen sostenguak gauzatzeko sorturiko eragozpenak".
Horrez gain, azken lanak egiteko orduan arazoak sortu dira, eta zubiaren segurtasuna bermatzearren zenbait lan errepikatu behar izan dira. Obra amaitzeko geratzen diren lanen artean pintura, ur tuberien frogak, zoladura hormigonatzea, barandak ipini eta azken karga froga egitea lirateke.
Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki zuen, 2014ko azaroaren 10ean, Construcciones Morga enpresari esleitzea lanak, 119.410,71 eurotan eta bi hilabeteko epean egiteko.