Arrasateko Udal gobernu berriak, udal baliabideen erabilera "garden eta arduratsu" bat egiteko zehaztu duen ildoaren barruan, udal langileek eta zinegotziek orain arte izan duten aparkaleku txartelaren erabilera mugatu egingo du: "Txartelak bileretara edo osoko bilkuretara joateko erabili ahalko dira bakarrik eta autoaren matrikula identifikatu egin beharko da". Neurri horiek guztiak irailaren 1etik aurrera jarriko dira indarrean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.