Baleike taldeko zinegotzi Igor Urizar eta Eva Abuinek uko egin die Arrasateko Udalak eskaini dizkien zenbait "pribilegiori". Honako adierazpena kaleratu du Podemosen Arrasateko zirkuluak: "Baleikeko bi zinegotziek, Igor Urizarrek eta Eva Abuinek, Udalak eskaini digun telefono mugikorrari eta aparkaleku plazari uko egiten diogu. Ondasun horiek pribilegiotzat ditugu, ez dira gure lana burutzeko ezinbestekoak, eta hiritarren diru publikoa zentzurik gabe xahutzea gure printzipioen aurka doa".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.