Irabazi-Arrasatek salatu du, aldi berean, Udal gobernuan ez dauden beste talde politikoetan liberaziorik ez proposatu izana: "Gobernuaren kontrolerako eta fiskalizaziorako garrantzitsua da oposizioaren lana eta uste dugu injustua dela ordainsaririk ez eskaini izana. Beste taldeen lana oztopatu gura dute, argi eta garbi".
Era berean, Irabazi-Arrasate ez dago ados batzordeen eraketarekin eta banaketarekin: "Batzorde informatzaile batzuk amalgama baten itxura dute, adibidez Komertzioa, Turismoa, Teknologia Berriak eta Sustapen Ekonomikoa deritzon batzordeak. Eta beste batzuk, eurek bakarrik garrantzia handia dutenak gure ustez, desagertu egiten dira. Horien artean daude, gure iritziz, ingurumena eta berdintasuna. Gainera, kanpainan alderdi guztiok eskatzen genuen herritarren parte-hartzea eta gardentasuna, eta horregatik uste dugu beharrezkoa dela gai horiek lantzeko batzorde bat".