Boskote moduan eskaini zuten emanaldia: Antonio Lizana (saxoa eta ahotsa), Vicent Thomas (bateria), Marcos Salcines (pianoa), Tana Santana (baxua) eta Epi Pacheco (perkusioa). Eta Cadiztik New Yorkerainoko bidaia egin zuten flamenkoaren eta jazzaren fusio baten bitartez. Besteak beste, De Viento diskoaren kantuak jo zituzten, Udazabal ekimenaren barruan.
Antonio Lizana eta taldea, Jose Letona plazan kontzertua eskaintzen.
Bihar, Sun Magoa
Udazabal ekimenak, baina, badu beste proposamen bat asteburu honetarako. Bihar, domeka, Sun Magoa izango da 20:00etan, Seber Altube plazan (euria bada, Biteri plazan).