Sun magoaren ikuskizun misteriotsua domekan Arrasaten

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko uzt. 11a, 09:00

Pertsonak agerrarazi eta desagerrarazi; urez betetako kutxan lotuta dagoela askatu eta kutxatik modu harrigarrian atera; sutan dagoen sokan maisutasunez zintzilikatu; lurretik hainbat metrotara lebitatu... Horiek guztiak egiteko abilezia itzela duela erakutsi izan du Gasteizko Sun Magoak sarritan.

Amaia antzokian izan zen orain urte batzuk, eta domekan, Arrasaten izango da berriz ere; oraingoan, Udazabal programaren barruan bihar, domekan, 20:00etan, Seber Altube plazan (euria bada, Biteri plazan).

Ikuskizun berria

Publiko guztiarentzako saioa prestatu du Sun magoak domekarako: "Nire ikuskizunetan ikusleak izan dira beti protagonista nagusiak, orain arte egin ditudanetan eta estreinatu berria dudan honetan ere bai. Misterioarekin eta estetika zainduarekin lagunduta, itxura baten ezinezkoa denarekin ordubetez, amets egiteko gonbidapena egin nahi dizuet beste behin".

Estatuko onenetakoa

2011. urtean jaso zuen Sari Nazionalak eta orain gutxi eskuratu duen Almussafes sariak onenen artean kokatzen dute Gasteizkoa. Askotariko magia erakustaldiak egin izan ditu herriz-herriko birez gainera: Laboral Kutxa saskibaloi taldearekin elkarlanean sortutakoak eta hainbat telebistatan egindakoak, horien artean. TVEn grabatu berri du azkena, oraingo astean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak