Lanak amaituta, Musakolako igerilekuak gertu udako kanpainarako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko eka. 17a, 14:47

Ezkerrean, igerileku ertaina eta txikia lanak hasi aurretik. Eskuinean, lanak amaitu ostean.

Ekainaren 20an hasiko da Arrasaten udako kanpaina eta beraz, egun horretan irekiko dituzte Musakolako kanpoko igerilekuak. Itxura berriarekin zabalduko dituzte, gainera. Izan ere, iaz izandako arazoak ekiditeko igerileku ertainean zein txikian lanean ibili dira azken egunotan Grupo Oceanic enpresako langileak. 

Arrasateko Kirol Zerbitzuak jakinarazi du lanak amaitu direnez ekainaren 20an kanpoko igerilekuak zabaltzeko moduan egongo direla: "Analisiak egite, garbitzen eta prestaketa lanekin ibili gara. Igerilekuetan bainua har daiteke baina produktuak bere egoera egokia hilabete barru hartuko du. Bitartean, zementua bera asentatzen joango da eta kolorea pulitzen". 

 

(Igerileku ertaina eta txikia gertutik, lanen ostean)

Aldaketak sanjuanak direla-eta

Bestalde, San Juan jaiek aldaketak eragingo dituzte kiroldegiko ordutegian. Ekainaren 23an 19:00etan itxiko da kiroldegia –igerilekua ordu erdi lehenago– eta ekainaren 24an egun osoan egongo da itxita. Gainerakoan, honako hau izango da ordutegia ekainaren 20tik irailaren 20ra: instalazioak 09:00etatik 21:00etara eta igerilekuak 10:00etatik 20:30era. Kanpoko igerilekuak zabalik dauden bitartean barrukoak itxita egongo dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak