Txakolinaren dastatzea baserritarren azokaren alboan egingo da. Jesus Romeroren pintxoak dastatzeko aukera ere egongo da: "Askotan bidelagun izaten dugu Jesus Romero etorriko da eta oraingoan azokan bertan egongo diren produktu hotzekin egingo ditu pintxoak. Pintxoa euro baten salduko da eta baita txakolin tragoa ere, kristalezko basoan. Edalontzi hori euro erdian salduko da eta gero erosleek etxera eraman ahalko dute", azaldu du Garmendiak.
Hitzaldia eta dastatzea
Txakolin dastatzea 10:30ean hasiko da eta Gerardo Elortzak eta Jose Antonio Aspiazuk gidatutako hitzaldia ere egongo da. Ondoren, etnologo batek gidatutako txakolin dastatzea egingo dute.