Sanjuanak 2015 Arrasaten

Debagoieneko III. Txakolin Eguna egingo dute zapatuan Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2015ko eka. 16a, 19:05

Seber Altube plazan egin ohi den Arrasateko baserritarren azokaren  barruan egingo dute Txakolinaren Eguna, eta hiru ekoizle debagoiendarrek egindako zukua dastatzeko aukera egongo da, hirurak ere Getariako Txakolinaren Jatorrizko Izendapena dutenak: Otxia, Upaingoa eta Murgialdai.

Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Arrasateko Udalak antolatua egingo dute zapatuan Arrasaten Debagoieneko III. Txakolin Eguna.

10:30ean,  Upaingoa, Murgialdai eta Otxia txakolinen ekoizleek postuak jarriko dituzte baserritarren azokan. Txakolina dastatzeko aukera egongo da, baita Jesus Romerok egindako pintxoak jatekoa ere, eta Harreman dendaren laguntza izango dute. Aterako den dirua ere Harremanentzat izango da.

12: 00etan, Jerardo Elortzak eta Jose Antonio Azpiazuk Debagoieneko txakolinaren historiari buruzko hitzaldia eskainiko dute, eta horren ostean, Guillermo Castaños enologoak gidatuta, Debagoienean egindako txakolinaren dastatzea egingo dute. Hala gura duenak, gainera, ibarreko ekoizleen txakolin botilak erosi ahalko ditu. Sei euro kostako da botila bakoitza.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak