Hondakinen Mahaiak emaitzen berri eman ostean prentsa oharra kaleratu du Arrasate Garbi plataformak: "Arrasatear guztioi zuen jarrera ezin hobea eskertzen dizuegu, eta hobetzen eta ahaleginean jarraitzera animatzen zaituztegu. Aldi berean, uzten duen Udal Gobernuari esker ona adierazi nahi diogu eta bereziki alkate jaun Inazio Azkarragaurizarri, Hondakinen Mahaiko partaide guztion arteko akordioaren buru izaten asmatu duelako, ikuspuntu ezberdinak izan arren, hitzartutako helburua lortu arte", adierazi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.