Egunean bertan izena emateko aukera eskaintzea garrantzitsua dela uste du antolakuntzak: "Jendeak ikusten badu hamar lagunendako lekua dagoela, egunean bertan ez da animatzen. Arazo hori ez izateko ireki dugu izen-ematea 400 lagunera. Hori bai, zertxobait garestiagoa izango da".
Egunean bertan, garestitxoago
Aurrez izena eman duten federatuek zazpi euro ordaindu dute eta federatuak ez direnek 12 euro. Egunean bertan hamar euro ordaindu beharko dute federatuek eta hamabost euro gainerakoek: "Domekan bertan izena eman gura dutenak etor daitezela 06:15ak inguruan Monterronera", diote.
Antolakuntzaren argibideak jarraitu
Parte hartzaileei puntualtasuna eskatu diete antolatzaileek: "Era berean, eskertuko genuke antolatzaileen argibideei adi egotea eta ibilbidea jarraitzea, ondo egongo da-eta seinaleztatuta. Gogora ekarri nahi dugu ez dela lasterketa bat, gozatzeko eguna dela". Ibilbidean zehar –luzean zein laburrean– lau postutan egongo da jana eta edana.
Opari bana
Amaitzeko, hasiera baten opariak zozketatzeko asmoa zuten arren –horregatik jarri dute kuota merkeago, besteak beste–, parte hartzaile guztiek eramango dute etxera mendirako erabilgarria izango den "zerbait".