Giro onean ospatu dute aurten ere Beste Bat! Eguna

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko mai. 31a, 14:35
The Ugo´s Band taldea, Iluntzen emandako kontzertuan.

Seigarren urtez giro ederrean pasa dute Beste Bat! lagunarteak antolatutako Beste Bat! Eguna Arrasaten. Atzo, zapatua, areto futbol partidu batekin eman zioten hasiera egunari;  5-1 irabazi zioten Beste Bat! lagunarteko kideek Iluntz tabernako aurkariei. 40 lagun inguru izan ziren bazkarian eta festarekin jarraitu zuten gero. Zuzeneko musika izan zuten lau tabernatan arratsaldetik aurrera eta primeran pasa zuten. 

Goizean jokatu zuten areto futboleko partiduaren ostean, mokadutxoa jan eta alde zaharreko tabernetan egin zuten eguerdiko poteoa. Bazkaria Kasino elkartean egin zuten; 40 lagun inguru elkartu ziren, lagunarteko kideak eta arratsaldean kontzertuak eman behar zituzten musika taldeetako lagunak, eta ederki jan zuten.

Tripa bete ostean, zuzeneko musikarekin disfrutatzeko aukera izan zuten: Amaiur tabernan Las Klitorix taldeak jo zuen, Osoriken Los W.C. taldeak, DATen Oldarkor taldeak eta Iluntzen, amaitzeko, The Ugo's Band taldeak. 

Beste Bat! lagunarteko kide eta Alemanian jaio, baina Arrasaten bizi den Dirk Morenweiser-ek esan du "primeran" pasa zutela eguna eta eurei lagundu dieten taldeei, lokalei eta lagunei eskertu nahi izan die. Datorren urtean ere eurendako hain garrantzitsua den eguna antolatzeko asmoa ere badutela gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak