Zuzeneko musika protagonista zapatuan Arrasaten, Beste Bat! Egunaren barruan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mai. 27a, 15:10

Beste Bat! lagunarteko zenbait kide joan den aste bukaeran Arrasaten ateratako argazkian.

Beste Bat! lagunarteak bosgarren urtez antolatu du eurendako urteko egunik handienetakoa den Beste Bat! Eguna. Aurtengo egitarauari erreparatuz, zuzeneko musika izango da protagonista, izan ere, herriko lau tabernetan kontzertuak egongo dira: Amaiurren, Osoriken, DATen eta Iluntzen.

Ospakizun egun berezia areto futbol partidu batekin hasiko dute, Iturripen (10:00). Iluntz tabernaren eta Beste Bat! lagunarteko kideen arteko partidua izango da. Ondoren, 12:00etan, poteoa egingo dute eta 14:00etan bazkalduko dute Kasino elkartean. 

Zuzenekoak tabernetan

Arratsaldean etorriko dira zuzenekoak. Amaiur tabernan Las Klitorix taldeak joko du (17:00), Osoriken Los W.C. taldeak (18:00), DATen Oldarkor taldeak (19:00) eta Iluntzen, amaitzeko, The Ugo's Band taldeak (20:00). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak