Antza denez, Juan Iñaki musikari argentinarra, Bilbora etortzekoa zen musika emanaldi batera, eta Arrasatetik gertu zela jakin zuenean, herrira etorri behar zuela erabaki zuen, bere birraitona zenaren jaioterria ezagutzera. Horregatik-edo, eta egiten duten musika ere dantzagarria badelako, sekulako giroa jarri zuen hirukoak Seber Altuben, Elkartasun Egunari amaiera emateko.
Jendea ibili da egun osoan zehar postuak bisitatu eta erosketak egiten. Izan ere, Arrasateko gobernuz kanpoko erakundeek antolatutako ekimenak, merkataritza justua ere izan du gogoan eta hori sustatzen eta horretan ari diren hainbat saltoki ere jarri zituzten, gainerako elkartasun ekimenekin batera. Antolatzaileek adierazi digutenez, oso gustura daude jendearen aldetik izan duten erantzunagatik, "egun perfektoa izan dugu!", gehitu dute. Datozen egunetan, 17. aldiz egin duten Elkartasun Egun honetan, Indiako Ankur herriko umezurztegiaren alde, zebat diru batu duten jakinaraziko dute.
Zenbaki sarituak
Jaia borobiltzeko, Eroski Bidaiekin batera antolatutako zozketa egin zuten antolatzaileek eta hurrengo zenbakia izan da irabazlea: 1301.Irabazleak 3 eguneko egonaldia lortu du spa eta afariarekin landa etxe baten. Antolatzaileek adierazi digutenez, zozketa egiteko unean ez zen plazan egon zenbakiaren jabea. Hortaz, eta agertuko ez balitz ere, ordezko bi zenbaki ere eman dituzte.
- IRABAZLEA: 1301
- Lehengo ordezko zenbakia: 1617
- Bigarren ordezko zenbakia: 0525