Izan ere, 17. edizio honetan batzen den dirua Ankurreko proiektura bideratuko da: "Santa Anaren karitateko ahizpei esker, bertan bizi diren 200 neskek bizitza duin bat izan ahal izateko hezkuntza ari dira jasotzen", diote antolatzaileek.
Bidezko merkataritza ardatz
Aurtengoan antolatzaileek aipamen berezia egin gura diote bidezko merkataritzari: "Aurten, hain justu, maiatzaren 9an ospatuko da Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna. Egun horretan 50 herrialdek baino gehiagok aldarrikatzen dute merkataritza eredu justuago bat, giza eskubideen eta ingurumenaren errespetuan oinarritutakoa. Horregatik, kontsumo arduratsua sustatu gura dugu, herritarrak modu arduratsuan kontsumitzera deitu", adierazi dute.
Juan Iñaki musikaria gonbidatu
Aurtengo gonbidatua Juan Iñaki musikari argentinarra izango da: "Ospe handiko musikaria da, Argentinan zein Argentinatik kanpo. Euskal Herrira etorri dela aprobetxatuta, Elkartasun Egunean parte hartzeko eskatu du; hala, aurtengo edizioari nazioartekotasun ukitu nabarmena emango dio". Amaitzeko, antolakuntzak esker on bereziak eman gura dizkio Ibai-Arteri: "Egoera ekonomikoa zaila izan arren, urtero babesten dute ekimena. Babes horri esker da posible urteroko tonbola antolatzea".
Egitaraua
Maiatzak 9, zapatua
11:00 eta 16:30 Puzgarriak.
13:00 Arrasate Musikalen emanaldiak.
17:00 Ikusi Makusi taldearen saioa: Kilimi Irria Guztion Bila.
18:45 Txokolote-jana.
19:30 Juan Iñaki musikariaren Argentinako folklore doinuak.
20:30 Zozketa: Eroski Bidaiak.