Gaineratu zutenez, Baleike-Si Se Puede taldearen programaren gakoak ongizate soziala eta erakundeetako gardentasuna dira: "Zentzu horretan proiektu bat lantzen ari gara babestutako etxebizitzen arloan, etxebizitza galtzeko arriskuan dagoen jendearen eta finantza erakundeen artean bitartekari lanak eginez eta etxea galdu dutenei soluzio bat eskaintzeko".
Ongizatean, "hutsune handi bat"
Ongizate arloarekin jarraituz, Arrasateko egoera soziala ikertzerako orduan datuetan "hutsune handi bat" nabaritu dutela diote: "Ondorioz, erraminta bat landu nahi dugu non bi urtero inkesta eta hausnarketaren bidez Arrasateri argazki sozial bat egingo diogun, errealitatea zein den jakin eta hala erabakiak eraginkortasunez bideratzeko".
Gardentasun sail bat Udalean
Gardentasunari dagokionez, Udalean gardentasun sail bat eratzea litzateke euren asmoa, Udaleko funtzionamendua, informazioa eta prozedurak herritarren eskuetan jartzeko, "ondo azalduta eta sinplifikatuta". Honakoa ere gaineratu zuten atzoko aurkezpenean: "Gastuen eraginkortasuna eta proiektuen burutzea ere hausnartuko ditugu, gastatzen dugun kopurua ondo erabiltzen den ikertzeko".
Jokin Zaitegiko aparkalekua irekitzea
Azkenik, hirigintza arloan ere Jokin Zaitegiko aparkalekua zabaltzea dute begiz jota: "Arrasatek trafiko eta aparkaleku arazo gero eta handiagoak ditu. Egunez debaldekoa eta gauez mantentze gastuak ordaintzeko prezio sinboliko batez".