Laburbilduz, Debagoieneko historiagileak G hizkia erabiltzen du esateko Julio zela "gure nagusiek esango zuten bezala, betiko galdu den estiloko gizona, zaldunezko izatearekiko bat eginda".
A hizkiari buruz, berriz, dio halako ugari izan zituela Galartak bere bizitzan: "Arrasate, Angelines, Aramaio, Araba, Akixo..."
L hizkia baliatuta, berriz, margolari arrasatearraren eskuzabaltasuna nabarmentzen du Velez de Mendizabalek. Baita margotzerako orduan zituen ezaugarri batzuk ere: "Luze eta zabal aritu da adiskideen zirkuluan, luze dotorezian, luze jatortasunean".
ART hizkiekin, berriz, hitz jokoa egiten du Julio Galarta artista moduan definitzeko, pintoretik harago.
Eta bukatzeko, A hizkia darabil "Arrasateko ArtistA dela argi eta garbi azpimarratzeko, oraindik enteratu ez direnak Arrasateko ArtistA HandiAren garrantziaz jabe daitezen".
Halaxe bukatzen du Josemari Velez de Mendizabalek idatzia: "Julio Galartak ikasgai LuzeA eman digu, esanahi artistiko eta humanistikoan. Bedi eternala bere arteA, eta bego Julio lagunA gure artean osasuntsu!"
Esandako moduan, baina, oso modu laburtuan daude adierazita Julio Galartaren gaineko Velez de Mendizabal historiagilearen pentsamenduak. Testua osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.