Arrasate da krisiari sendoen eutsi dion udalerria Estatu osoan, CSICen arabera

Jon Berezibar 2015ko api. 13a, 11:32

Krisiaren aurrean sendoen eta ahulen eutsi dien Estatutako zonaldeen mapa egin du Espainiako CSICek. 2007tik 2013ra arteko epea aztertuta eta ekonomia, higiezinen merkatua eta babes soziala moduko aldagaiak kontuan hartuta, 20.000 biztanletik gorako hirien artean Arrasate da Estatu osoan eta azterketa horren arabera, ekonomoaren atzeraldian sendoen eutsi dio udalerria. Era berean, Euskadikoa da autonomiarik indartsuena; industria ehuna, babes sozialak eta kanpo merkatuetan duen txertatzea arrazoi.

2007 eta 2013 arteko epea hartu eta Espainako Krisiaren Atlasa osatu du Ikerketa Zientifikoetarako Espainiako Kontseilu Gorenak (CSIC), krisiak Estatuko lurralde eta hiriguneetan zein neurritan jo duen erakusteko. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriak daude ikerketan krisiari sendoen eutsi dioten guneen artean. Espainiako 10 udalerri indartsuenen artean lehen zortziak dira Bizkaia eta Gipuzkoakoak eta horietan lehena da Arrasate.

Krisiari aurre egiteko sendotasun maila neurtu da ekonomia, higiezinen merkatua eta gizarte arloari buruzko adierazleak hartuta. Industrializazio handiak babestu du gehiago Euskadi krisiaren aurrean, ikerketak agerian utzi duenez. Estatutik kanpoko merkatuetan lan egin izana, ikerketan eta berrikuntzan eginiko inbertsioak eta babes sozial zabalagoak ekonomiaren gainbeheraren aurean gogorrago eusteko ezaugarriak izan dira, nagusiki. Halaber, enpresa eraikitzaileen lur-jotzeak eta higiezinen merkatuaren suntsiketak eragin murritzagoa izan du Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatuko beste autonomietan ez bezala.

Azterketa epea

Esanguratsua da, era berean, ikerketa horretan krisiaren alditzat hartu den epean bataz beste Euskadiko enplegu-galera Estatuan baino 10 puntu txikiagoa izan dela. Fokua txikituta eta 20.000 biztanletik gorako udalerriei begiratuta, Estatuko lehen zortziak ere Euskal Herrikoak dira eta Arrasate eta Eibar, gure ingurunera etorrita, daude goian; lehen eta zazpigarren, hurrenez hurren.

Fagorrena kontuan hartu barik

Ikerketak 2013 urtera arteko datuak jasotzen dituenez, Fagor Etxetresnen itxieraren aurreko argazkia jasotzen du ikerketak. Hala ere, itxierak ekarritako enplegu galerari begiratuta eta ondorengo hilabeteetan birkokapenekin eta CATAren erosketarekin emandako errekuperazioetan, azkenean 300 lanpostu galdu direla estimatzen da gaur egun. Hala eta guztiz ere, ez dira soilik langabezia, ehun industriala eta berrikuntzarako inbertsioa hartu kontuan, hain zuzen, urrakortasun ekonomikoa neurtzeko eta, horrela, enpresa kopurua ala biztanleko BPGa ere daude neurketan. Gizarte arloa ere hartu da aintzat (inmigrazioa, gazteen emantzipazioa, diru-sarrerak bermatzeko errenta, manifestazio kopurua…) eta higiezinekin lotutakoak (maileguak, eraikitako etxebizitza libre kopurua, horien prezioa, salerosketak…). Adierazle horiekin guztien kokatu da Arrasateko krisiaren aurrean sendoen eutsi dioen udalerrian zerrendan, lehena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak