Kurtzetxikirako ibilbide berriaren berri emango dute gaur Kulturaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko martxoaren 25a

Seinalea, ibilbide berrian.

Arrasateko Udalak Kurtzetxikiko gainera igotzeko sortu duen ibilbide berria aurkeztuko du gaur Kulturateko areto nagusian (18:00): "Kurtzetxiki inguratzen duen beste bide bat zelan egokitu den azalduko dugu detaile guztiekin", diote antolatzaileek. Aurkezpenean hitz egingo dute ingurumen zinegotzi Josu Peredak, Besaide elkarteko Aitor Zubiagak eta ingurumen teknikari Pello Garaik. 

Euren azalpenak lagunduko dituzte zenbait argazki, mapa eta abarrekin, aurkezpena "ahalik eta argiena eta atseginena" izan dadin: "Aurkezpenean iragarriko dugu Besaiderekin batera antolatuko dugun Kurtzetxikirako martxa herrikoia; bisita gidatua izango da, nahi duten guztiek bertatik bertara ezagutu dezaten ibilbide berria".