Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko manifestazio jendetsua eta anitza

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2015ko mar. 8a, 15:30

Garai bateko eta gaur eguneko mugimendu feministako kideek eraman duten pankartaren atzean, Feminismoaz danok aurrera goaz lelopean, belaunaldi eta perfil askotako herritar asko batu dira gaur eguerdian egin duten manifestazioan.

Seber Altubetik abiatu eta ohiko ibilbidea eginez, -Maala Errabala, Otalora Lizentziatua, Erdiko kale eta Iturriotz kalea- herriko plazan egin dute amaierako ekitaldia.

Maider Morras, Berdintasun saileko zinegotziak irakurri du, Iraitz Agirre arrasatearrak burujabetasun feministaren aldarrikapenari buruz idatzitako testua. Oinarrian idatziak zioen, aldaketa asko bizi dugun garai honetan, erak aldatzea dela geratzen den alternatiba: "Emakumeon eskuetan ere badagoelako ereduak norabide batetan edo bestean jartzea. Orain inoiz baino gehiago, sortzeko, antolatzeko, eraikitzeko eta eragiteko dugun gaitasunean sinistu behar dugula, eta erak aldatzeko, burujabatzea dela gakoa".

Berdintasun saileko zinegotziaren lekukoa hartuta igo dira ondoren taularen gainera, askotariko adin eta perfileko hamabost emakume. Emakumeen eskubideen aldeko esaldi bana irakurri dute horiek.

Amaitzeko, 70. hamarkadan Frantziako mugimendu feministaren olerki bat irakurri dute eta Zutik emakumeak kantuaren moldaketarekin borobildu dute ekitaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak