Edukiontzi berriak erabiltzeko moduan daude Arrasaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko mar. 6a, 10:40
Errefusarako edukiontzi grisa, zabalik.

Astelehenean hasi ziren edukiontzi zaharrak kendu eta txipdun berriak jartzen, Musakolan hasi eta Uribarri-Erguinen amaituz. Beraz, martxan da Arrasaten hondakinak biltzeko sistema berria. Erdialdera eguazten arratsaldean heldu ziren. Lehen edukiontzien kanpoan poltsa batzuk ikusi diren arren, Hondakinen Mahaiak espero du bederatzi hilabeteko probaldian gutxienez %70eko bilketa selektibo maila lortuko dela. Edozein zalantza izan ezkero, BAZera jo: 943 25 20 00. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak