Herritarrek ez dute hutsik egin eta zuhaitz landare asko erosi dituzte ferian

Mirari Altube Arrese 2015ko ots. 21a, 16:16

Arrasatearrak eta inguruko herrietako bizilagunak ez dira kikildu euriarekin eta ez dute hutsik egin hirugarren asteko baserritarren azokan. Jatekoa erosi dute askok, baina gaur, otsailak 21, zuhaitz eta zuhaixka landareak ere bai. Hainbat lekutatik etorritako saltzaileek (Gatika, Aia…) ondo saldu dute.

Zuhaitz Egunarekin bat egin du gaur baserritarren azokak, eta zuhaitz eta zuhaixka landareak ere saldu dituzte: mota askotako sagarrondoak, gereziondoak, makatz-ondoak, masustak, mugurdiak… baita limoiondoak eta laranjondoak ere. Baserri inguruan bizi direnak, lursailak dituztenak eta baita etxeko balkoian landatu gura dutenak ere, guztiak elkartu dira Seber Altube plazan.

Gatika, Aia eta beste hainbat herritako mintegietatik etorritako saltzaileek jakinarazi dute euria ez dela ezertarako lagun, ez saltzeko, ez landatzeko. Baina gaur euripean ere ondo saldu dute.

Mokadutxoa Erein da Jan elkartekoek

Udalaren asmoa zen Meatzerrekan Zuhaitz Eguna egin ostean Seber Altuben mokadutxoa hartzea. Zuhaitzik ezin izan dute landatu eguraldi narrasagatik, baina mokadutxoa izan dute Erein da Jan elkartekoen eskutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak