Meatzerrekako ondare naturala berreskuratzeko asmo horren baitan kokatzen da, hain justu, otsailaren 21erako antolatu duten Zuhaitz Eguna: "Herritarrak gonbidatu gura ditugu familian goiz-pasa eder bat egitera", adierazi du asteon ingurumen teknikari Pello Garaik.
09:00etan geratu dira Arbolapetan eta oinez egingo dute Meatzerrekarako bidea. 09:30ak aldera Arantza Otadui historialariak auzoko historiaren gainean jardungo du San Baleixo ermitaren ondoan. Gero, 10:30ak aldera, hasiko da landaketa: 60 bat intxaurrondo eta gaztainondo landatuko dituzte. Amaitzeko, 13:00ak aldera, mokadutxoa egingo dute Erein Da Jan elkartekoen postuan.
Zuhaitz feria Seber Altuben
Otsaileko baserritarren azokan, ohiko postuez gain, lau mintegitako arbolak ikusi eta erosteko aukera egongo da Seber Altube plazan (08:00-14:00): "Oso pozik gaude iazko feriak izan zuen harrerarekin", dio Garaik. Hurrengo urteetan zuhaitz feria urtarrilean antolatuko da.