Martxan dago Azoka Plazako igogailua

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ots. 9a, 12:34
Azoka Plazako igogailua martxan dago otsailaren 6a ezkero. Argazkia: Arrasateko Udala

Arrasateko Azoka Plazako irisgarritasuna hobetzeko asmoz jarritako igogailua martxan dago otsailaren 6a ezkero. Udalak sustatutako obra izan da, eta Pablo Telleria arkitektoaren proiektua gauzatu du Construcciones Moyua enpresak. Obra egin aurretik kanpoko eskailerak zeuden lekuan jarri da igogailua eta horretarako eskailerak apurtu egin ziren eta berriak egin. Obren kostua izan da 160.000 eurokoa. Igogailu berriak 20 lagunendako lekua dauka eta jeneroa jaisteko ere balio du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak