Hasi dira Arrasateko Azoka Plazan igogailua jartzeko lanak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 28a, 11:17
Hondeatzailea eskailerak apurtzen.

Astelehenean hasi zituzten Azoka Plaza irisgarriago egiteko igogailua jartzeko lanak. Construcciones Moyua S.A. enpresako langileak ari dira lanok gauzatzen eta lanek hiru hilabete iraungo dute. Obren aurrekontua da 159.626 eurokoa (BEZ barne). Igogailu berriak 20 lagun hartzeko gaitasuna izango du. 

Argazkian ikusten denez, kanpoaldeko eskailerak dauden lekuan jarriko da igogailua, eta horretarako, lehendabizi, eskailerak apurtzen ari dira. Obrak irauten duen artean, eskailera horiek itxita egongo dira eta azokara heltzeko sarbideak izango dira barruko eskailerak eta kanpoko arrapala.

Udalak jakinarazi berri duenez, obrek irauten duten bitartean berton txokolate-jana egiteko baldintzak ez direnez egokiak izango eta, batez ere, segurtasuna bermatzearren, epe horretan ez da horretarako baimenik emango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak