Lehen zatian arrasatearrek eduki zuten aukeratako bakoitza gol bihurtu zuten. Oro har, ez zen aukera askorik egon, baina ondo aprobetxatu zituzten arrasatearrek.
Hala, 3. minutuan korner jaurtiketa bidezko Mikel Aizpuruaren ezkerkada batek area txikian eman zion hasiera arratsaldeko gol festari. 23. minutuan Jokin Muxikak sartu zuen bigarrena, kornerreko erdiratze batetik, baita ere, baina oraingoan burukoaz amaitu zuen baloiak ate barruan. Gauzak horrela, lehen zatiak ez zuen gehiagorako eman.
Bigarren zatian, Mondra erasoan indar handiagoz atera zen eta horren adibide da partida amaierako markagailua. 3-0koa Jokin Muxikak sartu zuen 53.minutuan; partiduan egin zuen bigarrena.
Zumaiakok abantaila murriztu zuen 60. minutuan.
4-1a Xabi Arrizabalagak sartu zuen 70. minutuan eta arratsaldeko azkena Arrizabalagak berak sartu zuen, 5-1 eginez.
Euriaren eraginez zelaiaren egoera ikusita, eta horrek jokaldiak aurrera eramateko zor zaitzakeen arazoak, nabarmentzekoa da arrasatearren bost goletatik hiru, korner jaurtiketa bidez izan zirela.
