Josu Larreategi: "Oso haserre nago itoginak direla-eta ezin izan dugulako gure kantxan jokatu"

Markel Castelo 2015ko ots. 1a, 16:04

66-74 galdu zuen MUk Ardoi talde nafarraren aurka, Musakolako kiroldegian jokatutako partiduan. Ez zen MUren eguna izan atzokoa, jokaleku barruan zein kanpoan. Iturripen itogin arazoak zeudela-eta epaileek, azken momentuan, partidua Musakolako kiroldegian jokatuko zela erabaki zuten: "Oso haserre nago itoginak direla-eta, ezin izan dugulako gure kantxan jokatu. Gaur esan dezaket ez dugula etxean jokatu", adierazi zuen MUko entrenatzaile Josu Larreategik. 

Partiduari dagokionez, Ardoi talde gogorra dela erakutsi zuten, nahiz eta lehen laurdenean MU izan onena, hurrengo hiruretan nafarrak izan ziren saskiratze gehien egin zutenak.

  • 1. Laurdena: 22-14
  • 2. Laurdena: 26-37
  • 3. Laurdena: 45-57
  • 4. Laurdena: 66-74

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak