Abendu erdialdean burutu zen denbora luzean egin nahian ibili diren lana: Uribarri etorbidea asfaltatzea. Garaiatik hasi eta Ikerreko errotondaraino lau-laua geratu da orain errepidea eta, horrenbestez, aurtengo asfaltatze lan "garrantzitsuena" beteta.
Urtarrilaren 12an aurreikusten zen Alfontso VIII.a asfaltatzen hastea, baina arazoak izan ziren zona hori asfaltatze lanetarako prestatzeko behar zen makina batekin. Hori horrela eta eguraldi onari probetxua atera asmoz, Kontzezinoko lanekin hasi ziren astelehenean eta gaur bukatuko dituzte.