Arrasateko Udalak lanean jarraitzen du asfaltatze planarekin, lehentasunezkoak diren guneak konpontzeko asmoz. Uribarri etorbidea asfaltatu dute dagoeneko eta datorren astelehenean, hilak 12, hasiko dira Alfontso VIIIeko lanekin. Lanok astebete irautea aurreikusten da.
Abendu erdialdean bete zen Uribarri etorbidearen asfaltatzea: "Horrenbeste denboran nahi eta ezin eginda zegoen lana. Garaiatik hasi eta Ikerreko biribilguneraino lau-laua geratu da orain errepidea, eta aurtengo asfaltatze lan garrantzitsuena bete dugu", adierazi dute Arrasateko Udaletik.
Orain Alfontso VIII. kalea txukuntzeko ordua heldu da: "Aurtengo lanen beste lehentasunetako bat da, Kontzezino eta Araba etorbideko asfaltatzeekin batera".
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak