Autoak espaloia gurutzatu du, hesia aurretik eroan du eta errekara erori da. Osasun zerbitzukoak berehala gerturatu dira eta gizonezkoa erreanimatzen saiatu dira, baina medikuak segituan baieztatu du haren heriotza. Lekukoek adierazi dutenez, autoa buruz behera geratu da uretan eta hainbat herritarrek buelta eman diote autoari, errekara jaitsita. Herrizaingo sailaren arabera, hildakoa arrastearra da; bestea, Portugaletekoa.